TicketBAI PLUS: Gipuzkoako Aldundiaren pizgarri berria TicketBAIren araudira egokitzeko

Posted by ktseus
Category:

Duela gutxi jakin dugu Gipuzkoako Foru Aldundiak pizgarri berri bat prestatu duela TicketBAI araudira egokitzeko. Pizgarri hori TicketBAI proiektuaren borondatezko epean sartzen diren zergadunek aplikatu ahal izango diote. TicketBai PLUS jarri dioten izena da, eta % 60ko dedukzioa ezarriko du Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergan (PFEZ) eta Sozietateen gaineko Zergan, 5.000 euroko mugarekin, sistema hori ezartzeko egiten diren gastuak finantzatzeko, bai eta softwarea, ordenagailuak edo saltokiko terminala (salmenta-puntuko terminala) erosteko ere.

 

Informazio gehiago nahi izanez gero, jarri harremanetan gurekin.

 

Utzi erantzuna