SPRI LAGUNTZAK: INDUSTRIA DIGITALA 2021 Epea zabalik

Posted by ktseus
Category:

Industria Digitala programak enpresetan Elektronikaren, Informazioaren eta Komunikazioen Teknologiak (EIKT) txertatzen laguntzeko erronkari erantzuten dio. Teknologia horiek izaera industriala dute eta produktu-prozesu industrialari lotutako zerbitzuak, euskal sektore industrialaren digitalizazioa bultzatzeko helburuarekin.

Gehienez 18.000 €urtean enpresa bakoitzeko, EIKTak diagnostikatzeko eta/edo ezartzeko proiektuetarako.
Aholkularitzako, ingeniaritzako eta hardware edo softwarearen erosketako gastuak barne hartzen ditu.
2021eko urtarrilaren 1etik aurrera hasitako digitalizazio-proiektuetarako.

Industria Digitala honekin laguntzen dizu

  • Zure makinei sentsoreak gehitzea, prozesuak automatizatu eta neurtu ahal izateko.
  • Zure proiektuen eredu birtualak egitea.
  • Zure prozesuak fabrikazio gehigarrira egokitzea.
  • Zure zerbitzariak edo aplikazioak hodeira migratzea.
  • Telelana, bideo-konferentziak eta urruneko sarbidea modu seguruan ezartzea.
  • Zure bezero edo banatzaileentzako merkataritza elektronikoa garatzea.
  • Zure enpresan ERP bat ezartzea eta aurretiko aholkularitza guztia egitea.
  • Business Intelligence hobetzea, datuetan oinarritutako erabakiak hartzeko.

     

Galdetu konpromisorik gabe.

Utzi erantzuna