Web Zerbitzuak

Isometric big data concept, database. Abstract technology background. Vector illustration

Web garapena 

Bezeroen eskaerari erantzuteko, KTSren irtenbideak bi kontzeptu ditu: Web Diseinua eta Programazioa. 

Web Diseinu eta Programazio kontzeptua: KTSren web diseinuko atalak, eremu erakargarriak sortzeaz arduratzen denak, eta KTSren web garapeneko atalak, webgune intuitiboa, erabilerraza eta web posizionamendu aparta ahalbidetuko duten beharretara egokitua egingo duenak, bezeroari beraren gustuen eta KTSko profesionalen arteko etengabeko sinergian eginiko lanaren isla izango den gunea eskaini behar diote. 

KTSren webguneen garapena garaira egokitutako emaitza da, webguneen diseinuak gailu guztietara egokitzeko egitura baitu: ordenagailua, smartphoneak, tabletak… 

KTSk webguneak garatzen ditu, bezeroen ideiak diseinatuz eta begirada kritikoa eskainiz beti, webgunea programatzeko orduan zerbitzu profesionala bermatzeko eta enpresak behar duen online proiektura ahalik eta ondoen moldatzeko. 

e-Commerce

Denda birtuala ezartzeko zerbitzua eskaintzen dugu, zure negozioak dituen bezeroei e-Commerce zerbitzua eskaintzea ahalbidetzen duten tresna arinen bidez. 

Internet bidezko salmentan arrakasta izateko estrategia negozioak jarduten duen merkatuaren aldez aurreko azterketan oinarritzen dugu, non lehiakideen azterketa ere egiten den, batez ere online lehiakideei erreparatuta (zer eskaintzen duten, nola eskaintzen duten…). 

Emaitza horiek gogoan sortuko dira SEO posizionamenduaren kanpainak eta Social Media plana, negozioaren produktuen eta zerbitzuen online salmenta bultzatzeko.

Zure negozioaren denda birtuala edo e-Commerce proiektua erosketa pertsonalizatuen plataforma batean garatzen dugu, enpresaren irudira hobekien egokitzen den diseinuarekin. 

Gure bezeroen merkataritza elektronikoko planei balio erantsia ematen diegu, egindako inbertsioa hobetzeko eta optimizatzeko proiektu osoagoa egiteko aukerak areagotuta: 

Web mantentzea Web mantentzea 

Zerbitzu osoa eskaintzen dugu enpresaren online sistemen hobekuntzan eta mantentze-lanetan aholkularitza emateko eta proaktiboak izateko.

La página Web, e-Commerce, así como el resto de servicios Online de que disponga una empresa cuenta con el respaldo del equipo del soporte técnico de KTS, que ofrece todos los conocimientos necesarios para dar con la solución que mejor se adecúa en tiempo y práctica para una optimización en costes favorable a las empresas.

Enpresaren webguneak, e-Commercek, baita haren gainerako online zerbitzuek KTSren laguntza teknikoko taldearen babesa dute, zeinak beharrezko ezagutza guztiak eskaintzen dituen denborari eta praktikotasunari begira hobekien egokitzen den konponbidea lortzeko, betiere enpresen aldeko kostuak optimizatuta. 

Sistema birtualizatuak 

Erabiltzeko prest dauden proiektuak egiten ditugu, bai eta sistema birtualak mantentzeko lanak ere, beren prozesu guztiak modu zentralizatuan kudeatu nahi dituzten enpresentzat, ekoizpen-denboraren kostuetan eta kostu finkoetan aurreztea ahalbidetzen duen ingurune malguan. 

Neurrira egindako sistema, enpresa batek bere ibilbidean dituen unean uneko beharretara eskalatzeko modukoa. Urruneko babeskopien konfigurazioak jarduera minutu gutxian berrezartzeko aukera ematen du, sistemaren gorabehera teknikoak daudenean. 

Energia-eraginkortasunean oinarritutako sistemak: zure enpresaren sistema informatikoak ingurune birtual batera eramateko migrazioaren azterketa eskaintzen dugu.

Enpresentzako KTS birtualizazio-txostenarekin, egungo aplikazio eta zerbitzuen migrazio-beharren eskema eskuratzen da; birtualizazio-arriskuak minimizatzeko neurri zuzentzaileen agiria, baita migrazio-prozesuan lan egiteko modu egokia ere. Eta, azkenik, garrantzitsuena: birtualizazioaren xede den enpresarentzako proiektuaren bideragarritasunaren eta eskalagarritasunaren azterketa. 

Cloud zerbitzua

Neurrira egindako aplikazioak 

KTSren sistema integratuen programazioaren (ERP) arloak ETE baten behar zehatzetara egokitutako erantzun doitu eta funtzionala eskaintzen du, merkatuko marka nagusiek kudeaketa-programetan eskaintzen dituzten estandar orokorretatik haragokoa. 

Hasierako analisian oinarritutako metodologia da, zeinaren bidez kontsultore teknologikoak abian jartzeko egin beharreko faseen ikuspegi orokorra eskaintzen duen. Bertan, enpresak emandako oinarrizko baldintzak, diseinu-irtenbiderik egokiena eta haren garapena jasotzen dira, enpresak erabaki eraginkorra har dezan. 

Zerbitzu gehigarria ematen dugu, sistemak eskatzen duen prestakuntza bereziarekin, enpresan dauden erabiltzaile-profil guztiak azkar egoki daitezen. Hainbat erakunderen dirulaguntza jaso dezakeen prestakuntza: Gizarte Segurantzaren kredituaren kenkaria, Hiruko Fundazioaren bidez; eta EAEn kokatutako enpresen kasuan, prestakuntza hori HOBETUZen planetan sartuta. Geuk kudeatzen ditugu kenkari horiek lortzeko prestakuntza-ekintzak. 

Tablet con App

Backup-a 

KTSn, Internet bidezko urruneko segurtasun-kopien zerbitzua eskaintzen dugu, segurtasun handienarekin. Berme hori zerbitzu-planen bidez eskaintzen dugu, eta enpresa bakoitzak bere beharretara hobekien egokitzen dena hauta dezake. 

El objetivo marcado para el servicio Backup Online de KTS es ofrecer garantía de seguridad, y tecnología accesible para proporcionar el beneficio esperado por el cliente ante cualquier imprevisto.

KTSren Online Backup zerbitzurako ezarritako helburua segurtasun-bermea eta teknologia eskuragarria eskaintzea da, edozein ezusteko gertatzen denean bezeroak espero duen onura izan dezan. 

  •   Automatikoa, segurua eta konfidentziala 
  •   Datuen online berreskurapena 24 × 7 
  •   Astebete lehenagora bitarteko fitxategien bertsioak 
  •   Kopia guztien txostena posta elektroniko bidez 
  •   Eguneroko kopia programagarria 
  • Blokekako Delta Teknologia Inkrementala 
  • Artxibo edo posta elektroniko irekien backup-a 
  • Disko Birtuala. Fitxategia partekatzeko aukera 

App-en garapena enpresentzat

Enpresa-aplikazio mugikorrak iOSerako eta Androiderako zure smartphonean edo tabletan 

KTSk merkatuko sistema eragileekin (Android, iOS…) bateragarriak diren plataforma anitzeko aplikazio mugikorrak garatzen ditu enpresentzat, smartphonerako eta tabletarako. 

Enpresentzako app-ak enpresa-marketinaren joera berrietaranzko abiapuntua dira. Enpresa baten mobile marketineko ekintzak eraginkortasunaren, berehalakotasunaren, biralaren eta interaktibitatearen sinonimo dira. 

Enpresa bat online mundutik digitalera igarotzeak onura benetan interesgarriak dakartza, hala nola kontsumitzailearen eramangarritasuna eta kokapena; edo berrikuntza, ETEak ere horren alde egiten hasiak direnez merkatuko marka handiek bakarrik eskaintzen duten produktua izateari utzi baitio.

App Móvil
Push jakinarazpenak

Eskaini zure bezeroei informazio eguneratu eta berehalakoa mezu eta tonu konfiguragarrien bidez.

Denda mugikorra

Zure negozioaren e-Commerce bezeroaren eskakizun mugikorretara egokitua.

Erreserbak - Ekitaldiak

Bilakatu zure aplikazioa kudeatzaile, establezimenduetako erreserbetarako, hitzorduetarako, eskaeretarako...

Eskaintzak

Eskain itzazu eskaintza-kupoiak, fidelizazio-txartelak, promozio bereziak...

Cloud Computing

Zerbitzua hodeian enpresentzat 

Enpresaren zerbitzaria hodeian konfiguratzea eta mantentzea hileko kuota erosoetan (erabileragatiko ordainketa), zerbitzuan baja edozein unetan eman ahal izanda. 

Zure enpresa hodeian kudeatzeko programa konfiguratuko dugu, zure enpresaren funtzionalitate guztietan edozein lekutatik eta edozein gailuren bidez sar zitezen. 

Eskalagarritasuna: 

Une oro, hodeiko zerbitzua zure enpresaren beharren arabera egokitzen dugu. 

Migrazioa: 

Zerbitzari fisikoa hodeira lekualdatzen dugu, erabiltzaileen etengabeko sarbide normalizatua ziurtatuta. 

Enpresak hodeian kudeatzeko zerbitzu kontrolatua

Zerbitzu informatiko ugari ematen ditugu