ARDURADUNA: PC LANAK INFORMATIKA, S.L
IFK: B20822573
HELBIDEA: Astigarragako bidea 2, Mamut eraikina, 6. esk., 3-2 buleg. 20180 Oiartzun
TEL.: 943323039
E-POSTA: info@ktstec.com
XEDEA
Eman dizkiguzun datuak helarazitako informazio-eskaerari erantzuteko erabiliko dira.
Datuak legean ezarritako epean gordeko dira, zuk ez duzula zure datu pertsonalik erabiltzea nahi adierazi ezean; kasu horretan, berehala blokeatuko dira.
Gure produktu edo zerbitzuren bat kontratatzen baduzu, zure datu pertsonalak hura kudeatzeko eta fakturatzeko baliatuko ditugu.
Zurekin harremanetan jartzeko datuak gordeko ditugu gure ustez zure interesekoak izan daitezkeen geure edo hirugarrenen produktuei eta zerbitzuei buruzko informazioa emateko.
Beti erabili ahal izango dituzu erabileraren xede diren datuak eskuratzeko, zuzentzeko, beste norabait eramateko, ezabatzeko eta haien erabilera mugatzeko eskubideak.
LEGITIMAZIOA
Zure datu pertsonalak erabiltzeko legezko oinarria interesdunak emandako baimena da, webgunean datuak jasotzeko dagoen inprimakia betetzean emana.
HARTZAILEAK
Datuak ez zaizkie hirugarrenei lagako, legezko betebeharren bat dagoenean edo erabileraren xedea betetzeko beharrezkoa denean salbu.
ESKUBIDEAK
Hauek dira interesduna zaren aldetik, eta DBEOren arabera, dituzun eskubideak:
- Zure datu pertsonalak eskuratzea eskatzekoa
- Datuok zuzentzea edo ezabatzea eskatzekoa
- Datuon erabilera mugatzea eskatzekoa
- Datuon erabilera ukatzekoa
- Datuok beste norabait eramatekoa
Eskubide horietako edozein baliatzeko, posta elektronikoa bidali beharko duzu info@ktstec.com helbidera. Eskubideak erabiltzeko eskaera izapidetu ahal izateko erabiltzailearen nortasuna egiaztatu beharko denez, bidaltzen diguzun jakinarazpenean zure izen-abizenak, eskaera zehatza, jakinarazpenetarako helbidea, data eta sinadura agertu beharko dira, eta NANaren edo baliozko beste identifikazio-agiri baten fotokopia erantsi beharko duzu.
PC LANAK INFORMATIKA, S.L. datuak erabiltzen ari den moduarekin arazoren bat dagoela uste baduzu, zure erreklamazioak datuak babesteko dagokion agintaritzari bidal diezazkiokezu, Espainiako Estatuan Datuak Babesteko Espainiako Agentziari, zehazki.
PRIBATUTASUN-POLITIKAREN EGUNERAKETA
PC LANAK INFORMATIKA, S.L.-k eskubidea du bere pribatutasun-politika edo erabilera-baldintzak aldatzeko, indarrean dagoen legeriara egokitzeko beharrezkoa baldin bada. Beraz, gomendagarria da webgune honen erabiltzaileak webgunea aldizkakotasunez berrikustea, hark webgunea erabiltzea pribatutasun-politikaren onarpentzat joko baita. Bildutako datu pertsonalen erabateko konfidentzialtasuna eta pribatutasuna ziurtatzen ditugu. Beharrezko segurtasun-neurriak hartu dira datuak aldatzea, galtzea, baimenik gabe erabiltzea edo eskuratzea saihesteko. Hala ere, PC LANAK INFORMATIKA, S.L. ez da datu pertsonalen inguruan sor daitezkeen gorabeheren erantzulea izango, sistemak erasotzearen edo haietan baimenik gabe sartzearen ondoriozko gorabeherena, hain zuzen, teknologiaren egungo egoeraren araberako segurtasun-neurriak hartuta ere ezinezkoa denean horiek antzematea edo eragoztea.