ARDURADUNA: PC LANAK INFORMATIKA, S.L

IFK: B20822573

HELBIDEA: Astigarragako bidea 2, Mamut eraikina, 6. esk., 3-2 buleg. 20180 Oiartzun

TEL.: 943323039

E-POSTA: info@ktstec.com

XEDEA

PC LANAK INFORMATIKA, S.L.-k, webgunearen arduradunak, Informazio Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren Zerbitzuei buruzko 34/2002 Legean (IG-MEZL) ezarritako betebeharrak betetzeko jartzen du agiri hau erabiltzaileen eskura, bai eta agiria erabiltzeko baldintzen berri izan dezaten ere.

Webgunean sartzen den pertsona orok erabiltzaile-izaera izango du; ondorioz, hemen ezarritako xedapenak zorrozki zaindu eta bete beharko ditu, aplikatzekoa den beste edozein legezko xedapen bezala.

PC LANAK INFORMATIKA, S.L.-k bere webgunean ager daitekeen edozein informazio aldatzeko eskubidea du, erabiltzaileei betebehar horien berri aldez aurretik eman edo ezagutarazi behar izan gabe, argitaratzea nahikoa izanik.

ERANTZUKIZUNA

PC LANAK INFORMATIKA, S.L.-k ez du bere gain hartuko webgunean argitaratutako informaziotik eratorritako erantzukizunik, baldin eta berarekin zerikusirik ez duen hirugarren batek manipulatu edo txertatu badu informazio hori.

Webgune honek cookieak erabil ditzake behar bezala funtziona dezan eta bistara dadin ezinbestekotzat jotzen diren eginkizun jakin batzuk gauzatzeko. Ikus Cookie-politika.

JABETZA INTELEKTUALA

PC LANAK INFORMATIKA, S.L atari honetan bildutako informazio guztiaren jabea da.

Jabetza Intelektualari buruzko Legearen 8. artikuluan eta 32.1. artikuluaren bigarren paragrafoan xedatutakoaren arabera, espresuki debekatuta dago webgune honetako eduki guztiak edo batzuk edozein euskarritan eta edozein bitarteko teknikoren bidez erreproduzitzea, banatzea eta jendaurrean jakinaraztea, baita inoren eskura jartzea ere, PC LANAK INFORMATIKA, S.L.-ren baimenik gabe.

Era berean, erabiltzaileak ez du PC LANAK INFORMATIKA, S.L.-ren atarian instalatutako inolako babes-gailurik edo segurtasun-sistemarik kenduko, aldatuko, saihestuko edo manipulatuko.

BERMEEN ETA ERANTZUKIZUNEN ESKLUSIOA

PC LANAK INFORMATIKA, S.L.-k ez du bermatzen ataria eta zerbitzuak eskuragarri egotea, ezta haien funtzionamenduaren jarraitutasuna ere. Zentzuz posible denean, aldez aurretik ohartaraziko du atariaren eta zerbitzuen funtzionamenduan etenak daudela.

PC LANAK INFORMATIKA, S.L.-k ez du inolako erantzukizunik izango erabiltzailearen sistema informatikoan aldaketak eragin ditzaketen edukietan birusak edo beste elementu batzuk egoteak sor ditzakeen kalte eta galerengatik, aldez aurretik hori saihesteko beharrezko neurri teknikoak ezarrita izan arren.

PC LANAK INFORMATIKA, S.L.-k eskubidea du bere webgunean egoki deritzen aldaketak egiteko, aldez aurretik jakinarazi gabe; hala, webgunearen bidez ematen diren edukiak eta zerbitzuak nahiz horiek atarian aurkezteko edo kokatzeko modua aldatu, ezabatu edo gehitu ahal izango ditu.

DATU PERTSONALEN BABESA

PC LANAK INFORMATIKA, S.L.-k datu pertsonalen babesari buruzko araudia betetzeko erabateko konpromisoa du, eta Datu Pertsonalen Babesari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren eta Datuak Babesteko apirilaren 27ko 679/2016 (EB) Erregelamendu Orokorraren arabera ezarritako betebeharrak guztiz betetzen dituela bermatzen du.

Horrez gain, PC LANAK INFORMATIKA, S.L.-k Informazio Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren Zerbitzuei buruzko uztailaren 11ko 34/2002 Legea betetzen du.

Interesdunek posta elektronikoz harremanetan jartzean edo harremanetarako inprimakia betetzean emandako datu pertsonalak helarazitako informazio-eskaerari erantzuteko erabiliko ditu PC LANAK INFORMATIKA, S.L.-k, oinarri juridikoa interesdunaren adostasuna izanik, guri

posta elektroniko bat bidaltzean edo gure pribatutasun-politika onartzean adierazia. Gure pribatutasun-politika onartzeaz batera, bere datuak erabiltzeko baimen argia emango du.

Se podrá enviar el escrito por correo ordinario a la dirección Astigarragako bidea 2, 6º Dcha Oficina 3-2 20180 Oiartzun. Edozein unetan erabili ahal izango dira datuak eskuratzeko, zuzentzeko, aurkaratzeko, beste norabait eramateko edo haien erabilera mugatzeko eskubideak. Eskubide horietako edozein baliatzeko, posta elektronikoa bidali beharko duzu info@ktstec.com helbidera. Eskubideak erabiltzeko eskaera izapidetu ahal izateko erabiltzailearen nortasuna egiaztatu beharko denez, bidaltzen diguzun jakinarazpenean zure izen-abizenak, eskaera zehatza, jakinarazpenetarako helbidea, data eta sinadura agertu beharko dira, eta NANaren edo baliozko beste identifikazio-agiri baten fotokopia erantsi beharko duzu. Idazkia posta arrunt bidez bidal daiteke helbide honetara: Astigarragako bidea 2, 6. esk., 3-2 buleg, 20180 Oiartzun; edo, bestela, info@ktstec.com helbidera posta elektronikoa bidaliz.

PC LANAK INFORMATIKA, S.L. datuak erabiltzen ari den moduarekin arazoren bat dagoela uste baduzu, zure erreklamazioak datuak babesteko dagokion agintaritzari bidal diezazkiokezu, Espainiako Estatuan Datuak Babesteko Espainiako Agentziari, zehazki.

Zure datu pertsonaletan aldaketarik eginez gero, datuen erabileraren arduradunari jakinarazi beharko diozu.

PC LANAK INFORMATIKA, S.L.-k eskubidea du bere pribatutasun-politika edo erabilera-baldintzak aldatzeko, indarrean dagoen legeriara egokitzeko beharrezkoa baldin bada. Beraz, gomendagarria da webgune honen erabiltzaileak webgunea aldizkakotasunez berrikustea, hark webgunea erabiltzea pribatutasun-politikaren onarpentzat joko baita. Bildutako datu pertsonalen erabateko konfidentzialtasuna eta pribatutasuna ziurtatzen ditugu. Beharrezko segurtasun-neurriak hartu dira datuak aldatzea, galtzea, baimenik gabe erabiltzea edo eskuratzea saihesteko. Hala ere, PC LANAK INFORMATIKA, S.L. ez da datu pertsonalen inguruan sor daitezkeen gorabeheren erantzulea izango, sistemak erasotzearen edo haietan baimenik gabe sartzearen ondoriozko gorabeherena, hain zuzen, teknologiaren egungo egoeraren araberako segurtasun-neurriak hartuta ere ezinezkoa denean horiek antzematea edo eragoztea.